jueves, 18 de febrero de 2010

GMAIL 4 - Mezu berri bat egin eta bidali

.
Oraingo honetan, lagun bati bidaliko diogun mezua nola osatu, argazki edo irudiak nola gehitu eta mezu hori nola bidali ikusiko duzu.

  1. GMAIL orrialde nagusian, ezkerretan goian, "IDATZI MEZUA" sakatu.
  2. "HARTZAILEA" sakatu eta leiho batean gure kontaktuak agertuko zaizkigu. Gainean klik eginda aukeratu nahi duguna edo nahi ditugun guztiak. Ondoren, "EGINDA" sakatu. Hartzailearen ondoko laukian agertuko da edo dira aukeratutakoak. Ondoren, "GAIA" ipintzen duen aldameneko laukian, gure gutunari ipini nahi diogun izenburua idatzi, hartzaileak bere zerrendan jasoko duena zer izan daiteken jakiteko.
  3. Irudia, eskolako lana edo argazkia nola gehitu: "GAIA" ren azpian "ERANTSI FITXATEGIA"-n sakatu. Zabalduko den leihoan, ordenagailuan bidali behar dugun hori nun dagoen bilatu, aukeratu eta "IREKI" sakatu.
  4. Eranskina pixkanaka kargatzen joango da eta , erabat erantsita dagoenean, laukitxo bat TIK egindakoa agertuko zaigu fitxategiaren izenaren aurrean. Ezer gehiago erantsi behar ez badugu, sakatu "BIDALI".