viernes, 19 de febrero de 2010

ONGI ETORRI AKERGUNERA

Blog honetan ordenagailua era aberasgarriagoan erabiltzeko informazioa eman nahi da.

Ausartu zaitez hemen eskainitakoa ikasi eta zure ordenagailuan erabiltzen!

jueves, 18 de febrero de 2010

WORD 1 - Nola funtzionatzen dute ordenagailuak?

WORD 2 - Nola antolatu gure dokumentuak?

WORD 3 - Nola bilatu gure dokumentuak?

WORD 4 - Letren tankera

WORD 5 - Koloreak eta letra larria

WORD 6 - Testua lerrokatzea

WORD 7 - Lerroartea, ebaki, itsatsi

WORD 8 - Testua eta zenbatzea txertatzea

WORD 9 - Taula

WORD 10 - Grafikoak txertatu

WORD 11 - Irudiak txertatu

WORD 12 - Idazlanak aurkeztea

GMAIL 1 - Korreo berria sortu

Power-Point honekin GMAIL korreoan kontu berri bat nola eraiki azaltzen zaizu।



1.- Google orria irekitakoan, eskuinean goian "acceder" aukeratu.






2.- Eskuinean dauden hiru ikur horietatik, egin klik "GMAIL"-en.







3.- Sakatu eskuinean dagoen "CREAR UNA CUENTA".



4.- Orria ingelesez badago, eskuinean goiko laukitxoan " ESPAÑOL" aukeratu. Gainantzeko laukietan eskatzen dituen datuak bete.





5.- Bete falta diren laukiak eta bukatzeko, sakatu ..."ACEPTO. CREAR MI CUENTA".


GMAIL 2 - GMAIL orria konfiguratu

Hemen, orrialdearen hainbat aldaketa nola egin ikusiko duzu. Lista numerada



  1. Gmaileko orrialde nagusian, goian,zure zuzenbidearen eskuinean, CONFIGURACION sakatu.



  2. Zabaltzen den leihoan, goian, Español ipintzen duen tokian, "EUSKARA" aukeratu eta orri horren behe-behean "GUARDAR LOS CAMBIOS" sakatu. Orri nagusia berriro zabalduko zaigu, baina orain euskaraz.





  3. Configuración zena, orain "EZARPENAK" da. Sakatu gainean. Berriro hizkuntza aldatzeko erabili dugun leihoa zabalduko zaigu. Gainean, eskubitara, "GAIAK" ikusiko dugu: sakatu. Zabalduko zaigun leiho berrian GMAILeko orriaren atzekaldeko marrazkia aukeratu dezakezu. Sakatzea nahikoa da, aukeratutakoa ipini edo aurretik zenuena aldatzeko.





GMAIL 3 - Lagun berriak gehitu

Hemen, lagunen eta ezagunen korreo zuzenbideak nola gehitu ikasiko duzu eta baita horietako batzuekin korreo-taldeak nola egin.


  1. Lagun berri baten zuzenbide gehitu: GMAIL orri nagusiaren erdi parean, ezkerretan "KONTAKTUAK" sakatu.
  2. Irekitzen den leiho berrian, sakatu "+ pertsona baten irudia". Eskuinean zabalduko den atalean ezagunaren datuak ipini eta osatutakoan, "GORDE" sakatu.
  3. Lagun batzuekin talde bat nola osatu:GMAIL orri nagusiaren erdi parean, ezkerretan "KONTAKTUAK" sakatu.Irekitzen den leiho berrian, sakatu "+ bi pertsonen irudia". Erdian zabalduko den atalean taldearen izena ipini eta osatutakoan, "ADOS" sakatu.
  4. Zerrendan ditugun kontaktu guztietatik, talde honetara sartu nahi ditugunak laukitxoan TIK eginda aukeratu. Ondoren, "TALDEAK" laukitxoan klik egin eta taldeen zerrenda zabalduko zaigu. Aukeratu talde horren izena eta automatikoki izenak gehitzen ditu.


GMAIL 4 - Mezu berri bat egin eta bidali

.
Oraingo honetan, lagun bati bidaliko diogun mezua nola osatu, argazki edo irudiak nola gehitu eta mezu hori nola bidali ikusiko duzu.

  1. GMAIL orrialde nagusian, ezkerretan goian, "IDATZI MEZUA" sakatu.
  2. "HARTZAILEA" sakatu eta leiho batean gure kontaktuak agertuko zaizkigu. Gainean klik eginda aukeratu nahi duguna edo nahi ditugun guztiak. Ondoren, "EGINDA" sakatu. Hartzailearen ondoko laukian agertuko da edo dira aukeratutakoak. Ondoren, "GAIA" ipintzen duen aldameneko laukian, gure gutunari ipini nahi diogun izenburua idatzi, hartzaileak bere zerrendan jasoko duena zer izan daiteken jakiteko.
  3. Irudia, eskolako lana edo argazkia nola gehitu: "GAIA" ren azpian "ERANTSI FITXATEGIA"-n sakatu. Zabalduko den leihoan, ordenagailuan bidali behar dugun hori nun dagoen bilatu, aukeratu eta "IREKI" sakatu.
  4. Eranskina pixkanaka kargatzen joango da eta , erabat erantsita dagoenean, laukitxo bat TIK egindakoa agertuko zaigu fitxategiaren izenaren aurrean. Ezer gehiago erantsi behar ez badugu, sakatu "BIDALI".

MOZZILLA FIREFOX - instalazioa eta osagarriak

Interneten barrena ibiltzeko nabigatzaile ederra duzu MOZZILLA. Honela eskuratu eta konfiguratu dezakezu zure neurrira.


Nola deskargatu MOZZILLA. Mozilla Firefoix nabigatzailea ezagutu, instalatu eta erabiltzen hasi.
http://www.mozilla-europe.org/eu/firefox/
Zuzenbidean sakatu ondoren leiho berri bat zabalduko da. "DOHAKO DESKARGA" sakatu.
  1. Jasoko dugun fitxategia "EJECUTAR" eman eta instalatu.

EUSKALBAR gehigarria Firefoxean gehitu

Bideo honetan erakusten zaizuna pausoz-pauso jarraitzen baduzu, Euskalbar, euskarazko hiztegiak biltzen dituen barra instalatu ahal izango duzu.




XUXEN gehigarria Mozzilan instalatu

Bideo honek erakusten dizu nola deskargatu eta instalatu dezakezun Mozzila Firefoxen XUXEN gehigarria, orrialde horretan lanean ari zaren bitartean ortografia zuzentzen lagunduko dizuna.

GOOGLE TOOLBAR gehigarria txertatu Mozzilan

Bideo hau jarraituta, GOOGLE TOOLBAR gehigarria txertatu ahal izango duzu Mozzila Firefoxen. Berari esker errazago ibili ahal izango zara orrialde horretan.


ESKOLAKO BLOGA

Blogaren izena: "SAN MARTIN herri eskola"


  1. Nola sartu gure blogera:

    • Ikustera bakarrik:

i. Idatzi http://www.errezilgoikasleak.blogspot.com/ eta klikatu.

    • Ikusi eta zerbait berria sartzeko:

i. Lehenik, gure GMAILeko kontuan sartu.

ii. Ondoren, interneteko barran, idatzi http://www.errezilgoikasleak.blogspot.com/ eta klikatu.

  1. Nola bidali testu bat korreo elektronikotik gure blogera:

    • Zure korreo elektronikoa zabaldu. Ondoren "IDATZI MEZUA" aukeratu eta klikatu.

    • Zure lanaren izenburua izando dena, mezu berrearen "GAIA" lauki barruan idatzi.

    • Zure lanaren testua izando dena, idatzi mezua idazteko dugun koadro handiaren barruan.

· Irudirik gehitu nahiko bazenu, Irudia dagoen tokian kopiatu eta testuarekin batera itsatsi. Hau testuaren hasieran, erdian, bukaeran,… nahi duzun tokian kurtsorea ipinita itsatsi dezakezu.

· Lana bukatzen duzunean, "BIDALI" sakatu.

YOUTUBEko bideo bat gure blogan itsatsi

Bideo honek erakusten digu nola txertatu bideo bat Youtubetik hartuta gure blogan:



          Gaur egun, Youtubeko  "ENBED"  klabea bilatzeko, bideoaren azpian "Share" edo "Compartir" ipintzen duen laukitxoan klik egin behar da,  eta zabaltzen den leihatila berrian, ezkerretara aurkituko dugu. 














Interneten dagoen irudia gure blogan txertatu


Internetetik hartu nahi dugun irudia gure blogan nola txertatu ikasiko duzu orain ( lehendik egin ez baduzu, irakurri honen aurretik dagoen "gure ordenagailuan dagoen irudia blogan txertatu" lana ):


1.- Interneten aukeratu dugun irudia xaguaren eskuineko botoiakin klikatuko dugu. Ateratzen zaizkigun aukera guztien artean, "PROPIETATEAK" hartu. Leihatil bat zabalduko zaigu.






2.- Zabaldutako leihatilan "helbidea URL"-n jartzen duen guzti-guztia belztu eta kopiatuko dugu




3.- Blogan "sarrera berrira" joango gara eta irudia txertatzeko botoia sakatuko dugu. Agertzen zaigun koadro ezagunean, orain eskuineko leihatila aukeratuko dugu eta han itsatsiko dugu URL zuzenbidea. Ondoren, "SUBIR IMAGEN"-i emango diogu.



4.- Bide honetatik ere 5 irudi batera ere igo ditzazkegu.

Gure ordenagailuan dagoen irudia blogan txertatu



Gure ordenagailuko artxibo batean dagoen irudi edo argazkia nola txertatu dezakezun ikusiko dugu.

1.- Herramienta barran dagoen argazkiaren botoian sakatu.



2.- Aukeratu irudi edo argazkia fitxategian "ARAKATU" ( ezkerrean ) sakatuta. Aldameneko laukian zuzenbidea agertzen zaigunean, sakatu "SUBIR IMAGEN".








Tarte baten ondoren, argazkia igo denaren mezua azalduko da. Sakatu "FINALIZAR" botoian eta argazkia leiho handiaren goiko aldean agertuko zaigu. Ondoren, bere gainean klik egin eta nahi dugun lekuraino jaitsi dezakegu.







3.- "AÑADIR OTRA IMAGEN"-en sakatu eta 5 irudi denbora berean igotzeko aukera ere badaukagu. Denak leihoaren goiko aldean agertuko dira eta ondoren banan.banan bakoitza bere lekura eraman beharko duzu.



GOOGLE DOCS-en dagoen artxibo bat blogan txertatu

GOOGLE DOCS-en orria zabaltzen dugu eta bertan artxibo bat zabaldu ( presentazio bat, adibidez ).
Dokumentua erabat zabaltzen denean, eskuinean "COMPARTIR" sakatu eta zabaltzen denean, "PUBLICAR / INSERTAR " klikatu.

Zabalduko zaigun leihoan, hainbat kontu aukeratu ditzakegu:

  • Blogean presentazioak izango duen tamaina: txikia, ertaina ala handia.
  • Bloga zabaldutakoan presentazioa automatikoki hastea nahi dugun ala ez.
  • Presentazioaren azken diapositibara iritsitakoan, berriro haseratik hasi behar duen ala ez.

Aukeraketa guztiak ondo egin eta gero, azpiko koadroan dagoen "kodea" kopiatu behar dugu.


Blogara joan, nahi dugun sarrera editatu eta bertan "kodea" itsatsi egingo dugu nahi dugun lekuan. Ondoren, "PUBLICAR ENTRADA" klikatu eta presentazioa blogeko orrialdean ikusi ahal izango dugu.


PICASA-tik argazki bilduma hartuta presentazio moduan blogan ipini

GOOGLE DOCS - zer da?

GOOGLEk lanak prestatzeko hainbat plantila edo txantilloi eskeintzen dizkigu guk orain arte eskolan erabili ditugun Microsoft-eko beste batzuren antzekoa.

  • GOOGLE DOCS - Dokumentua, WORD- en antzekoa dena.
  • GOOGLE DOCS - Presentazioa, Power Pointen antzekoa dena.
  • GOOGLE DOCS - SPREADSHIT, EXCELen antzekoa eta gainera inkestak egiteko balio duena.

Lana hauek ere, bere garaian, gure blogera igotzeko aukera izango dugu.

GOOGLE DOCS - Testu dokumentua

Testu dokumentu txuri batetik hasita osatu nahi badugu, ireki DOCS eta bertan "CREAR NUEVO" aukeratu eta gero "DOCUMENTO" klikatu. dokumentu txuri bat agertuko zaigu guk sortzeko. Bukaeran, dokumentua gorde eta izena eman.




WORD-eko dokumenturen bat igo nahiko bazenu:

  • Documentuen orria zabalik dugunean "SUBIR" laukitxoa bilatu eta sakatu behar dugu.


  • Artxiboak igotzeko orrialdea zabalduko zaigu. Bertan, "seleccionar archivos para subir" klikatu eta artxiboen leihoa irekiko zaigu. Igo nahi dugun artxiboa ( kasu honetan, "dokumentu" bat )aukeratu eta "IREKI" tekla sakatu.
  • "Seleccionar artxivos para subir" zegoen tokian, igo nahi dugun artxiboaren izena agertuko zaigu. Hori gertatzen denean, azpialdean dagoen "INICIAR LA SUBIDA" tekla sakatu. Denboralditxo bat pasa ondoren, igo nahi genuen artxiboa DOCS-eko zerrendan azalduko zaigu.

GOOGLE DOCS - presentazioa artxibotik igo

Documentuen orria zabalik dugunean "SUBIR" laukitxoa bilatu eta sakatu behar dugu.



Artxiboak igotzeko orrialdea zabalduko zaigu. Bertan, "seleccionar archivos para subir" klikatu eta artxiboen leihoa irekiko zaigu. Igo nahi dugun artxiboa ( kasu honetan, "presentazio" bat)aukeratu eta "IREKI" tekla sakatu.


"Seleccionar artxivos para subir" zegoen tokian, igo nahi dugun artxiboaren izena agertuko zaigu. Hori gertatzen denean, azpialdean dagoen "INICIAR LA SUBIDA" tekla sakatu. Denboralditxo bat pasa ondoren, igo nahi genuen artxiboa DOCS-eko zerrendan azalduko zaigu.