jueves, 18 de febrero de 2010

GOOGLE DOCS-en dagoen artxibo bat blogan txertatu

GOOGLE DOCS-en orria zabaltzen dugu eta bertan artxibo bat zabaldu ( presentazio bat, adibidez ).
Dokumentua erabat zabaltzen denean, eskuinean "COMPARTIR" sakatu eta zabaltzen denean, "PUBLICAR / INSERTAR " klikatu.

Zabalduko zaigun leihoan, hainbat kontu aukeratu ditzakegu:

  • Blogean presentazioak izango duen tamaina: txikia, ertaina ala handia.
  • Bloga zabaldutakoan presentazioa automatikoki hastea nahi dugun ala ez.
  • Presentazioaren azken diapositibara iritsitakoan, berriro haseratik hasi behar duen ala ez.

Aukeraketa guztiak ondo egin eta gero, azpiko koadroan dagoen "kodea" kopiatu behar dugu.


Blogara joan, nahi dugun sarrera editatu eta bertan "kodea" itsatsi egingo dugu nahi dugun lekuan. Ondoren, "PUBLICAR ENTRADA" klikatu eta presentazioa blogeko orrialdean ikusi ahal izango dugu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario