Internetetik hartu nahi dugun irudia gure blogan nola txertatu ikasiko duzu orain ( lehendik egin ez baduzu, irakurri honen aurretik dagoen "gure ordenagailuan dagoen irudia blogan txertatu" lana ):
1.- Interneten aukeratu dugun irudia xaguaren eskuineko botoiakin klikatuko dugu. Ateratzen zaizkigun aukera guztien artean, "PROPIETATEAK" hartu. Leihatil bat zabalduko zaigu.
2.- Zabaldutako leihatilan "helbidea URL"-n jartzen duen guzti-guztia belztu eta kopiatuko dugu
3.- Blogan "sarrera berrira" joango gara eta irudia txertatzeko botoia sakatuko dugu. Agertzen zaigun koadro ezagunean, orain eskuineko leihatila aukeratuko dugu eta han itsatsiko dugu URL zuzenbidea. Ondoren, "SUBIR IMAGEN"-i emango diogu.
4.- Bide honetatik ere 5 irudi batera ere igo ditzazkegu.